Athletic Club

Ibaiganen aurkeztuko da Maisuen Finala

Ibaiganen aurkeztuko da Maisuen Finala

Grand Slam Xake Maisuen Finala Ibaiganen aurkeztu da astelehenean, irailak 1, goizeko 11:30ean. Bertan izan…

Grand Slam Xake Maisuen Finala Ibaiganen aurkeztu da astelehenean, irailak 1, goizeko 11:30ean. Bertan izan dira, besteak beste, Fernando Garcia Macua, Athletic Clubeko presidentea, Bilboko Udaleko zinegotzia den Jon Sustatxa eta txapelketako koordinatzaile Andoni Madariaga.

Aurkezpen ekitaldi honetan parekatzeen ordena zozketatu da, bira bikoitzeko liga formatua erabiliko denez, txapelketaren hamar egunetako egutegia ere ezarriz.