Athletic Club

Athletic Club Malagan, irailak 14

Athletic Club Malagan, irailak 14

Athletic Clubeko lehen taldeak gosaria hartu du 9:00etan eta 12:30etan prest izango du bazkaria. Ostean,…

Athletic Clubeko lehen taldeak gosaria hartu du 9:00etan eta 12:30etan prest izango du bazkaria. Ostean, 15:30ak inguruan, La Rosaleda futbol zelairantz abiatuko da Ligako partida jokatzeko.

Bero da nagusi Malagan, 24 gradu 10:00etan, zerua oskarbi eta 28 gradu gutxienez espero dira partida hasiko den unerako.

Soropilaren egoerari dagokionez, gogorregi ez dago, baina soilguneak eta irregulartasunak dira nagusi, batez ere area bietan. Bestalde, Malaga CFeko lesionatuak eta deialditik at geratu diren jokalariek lan saioa arina egin dute La Rosaleda ondoko futbol zelaian.

Sarreren prezioak 25 eta 75 euro bitartekoak dira.