Athletic Club

Premier Cup Gernikan: Txapeldunak

Premier Cup Gernikan: Txapeldunak

Premier Cupeko Ipar Fase Orokorra 90ren arrakastaGernika izan da Premier Cupeko Ipar Fase Orokorra 90ren…

Premier Cupeko Ipar Fase Orokorra 90ren arrakasta

Gernika izan da Premier Cupeko Ipar Fase Orokorra 90ren egoitza, hau da, 15 urte azpiko kluben arteko munduko txapelketarik onena, Nikek bultzatzen duena eta hogei herrialdetan jokatzen dena.

Athletic Clubek txapelketa eskuratu du berriro Euskal Herria eta Cantabriatik etorritako beste 23 talderekin, lehiakortasunez jokatu den fasean eta arrakasta handia lortu duena.

Barakaldo CF, Deportivo Perines, CD Baskonia, Athletic Club, Danok BAT, CA Osasuna, Real Racing Club eta CD Aluvion final laurdenetarako sailkatu ziren, euren multzoetako txapeldinak suertatu eta gero.

Finalean, intentsitate zein erritmo handiz jokatu zena, Athletic Clubek Aluvion taldea 2-0 gainditu zuen eta Juan Manuel Iparragirre txapelketaren jokalaririk garrantzitsuenaren saria eraman zuen.

Gainerako faseen txapeldunak ezagutu baino lehen (Levante, Andaluzia eta Erdialdea) Athletic Clubek Abat egiten du FC Bartzelonarekin azken fasea jokatzeko. Horko txapelduna Manchesterrera abiatuko da Munduko Finala jokatzeko.

Emaitzak:

Txapeldunak
Lehen fasea
Athletic Club-Indartsu 4-0
Athletic Club-Bermeo 2-0

Final laurdenak
Athletic Club-Baskonia 4-0

Finalerdiak
Athletic Club-Atletico Perines 3-0

Finala
Athletic Club-Aluvion 2-0

Ipa Fase honen irabazleak finala jokatuko du gainerako faseen irabazleekin batera (Catalunya, Levante, Hego eta Erdialdea) eta irabazlea Munduko Fasea jokatuko du Manchesterren 2009ko udan.

2007/2008 Nike Premier Cupeko emaitzak honako hauek izan ziren:

Sailkapen faseak:

Catalunya Faseko irabazlea: FC Bartzelona

Ipar Faseko irabazlea: Athletic Club

Levante Faseko irabazlea: Villarreal CF

Hego Faseko irabazlea: Sevilla FC

Erdialde Faseko irabazlea: Real Madrid CF

Finala (La Vall d’Uixò)

– Txapelduna: Real Madrid CF

Munduko finala (Manchester)

– Txapelduna: Fluminense (Brasil)