Athletic Club

Bazkide konpromisarioen parte hartzeak

Bazkide konpromisarioen parte hartzeak

Jose Antonio Zarate kontularia mintzatu ondoren bazkide konpromisarioek parte hartu dute.Andoni Sanz batzarraren garapenaz aritu…

Jose Antonio Zarate kontularia mintzatu ondoren bazkide konpromisarioek parte hartu dute.

Andoni Sanz batzarraren garapenaz aritu da, klubaren estatutuak aipatuta; Batazarraren aurka egingo duela iragarri du.

Borja Irizar kexu da bozkatu egin daitekeelako Zuzendaritzako kideak mintzatzen diren bitartean. Estatutuak aldatzearen alde agertu da.

Javier Canok aurrekontuaz hitz egin du, gehiegi handitu dela seinalatuz.

Eloy Marteache estatutuak aldatzearen alde dago, baina beste modu batean.

Miguel Lizarraga Andoni Sanzen proposamenarekin bat dator. 65 urte baino gehiago dituztenentzako karnetei buruzko erabakia bertan behera uztea eskatu du.

Batzu Azkaratek uste du klubak diru-sarrera gehiago behar dituela, eta behar izanez gero, jokalariak ere saldu egin behar direla. Bere ustez, jokalariei balio handiegi ematen zaie alde ekonomikotik.

José Antonio Arroyuelok dio Zuzendaritzak ez duela nahi bazkideek haren gaineko kontrola izatea.

César Garcia dio ezin duela Zuzendaritzaren kudeaketa onartu, hainbat arrazoirengatik

Joseba Likonak karneten deskontuez hitz egin du.

Mikel Uriak zoriondu egiten du Zuzendaritza lortutako ezohiko diru-sarrerengatik. Zubiaurrerena zenbat kostatuko den galdetu du, eta bere iritzia eman du estatutuak aldatzeaz.

Andoni Arangurenek Fundazioaz hitz egin du, eta harrobiaren lanaz oinarri ekonomiko gisa. San Mames Barriak beste kirol batzuk hartzea proposatu du.

Itziar Iriartek dio bozkatu ahal izatea Zuzendaritzak bere azalpenak ematen dituen bitartean errespetu gutxikoa dela, eta batzarraren gai-zerrenda nola eraman behar den aipatu du.