Ohiko Batzar Nagusia (I) | Athletic Club
Kluba

Ohiko Batzar Nagusia (I)

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak Gizarte-estatutuetako 19, 23 eta 54.2 artikuluetan jasotzen denez, Athletic Clubeko bazkide…

Ohiko Batzar Nagusia (I)
Ohiko Batzar Nagusia (I)
2008ko urr. 8a

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak Gizarte-estatutuetako 19, 23 eta 54.2 artikuluetan jasotzen denez, Athletic Clubeko bazkide konpromisarioei dei egiten die Ohiko Batzar Nagusian parte har dezaten. Batzarra Bilbon egingo da, Euskalduna Jauregian, 2008ko urriaren 8an, eguaztenean, 19:15ean lehenengo deialdian eta 19:30ean bigarren deialdian, ondoko gai zerrendaren arabera.

GAI ZERRENDA

LEHENA. Aurreko ihardunaren Kontuak, Txostena, Balantzaren eta aurreko ihardun ekonomikoari dagokion Kudeaketaren onarpena, horrela erabakitzen bada.

BIGARRENA. Hurrengo Ekitaldi Ekonomikorako prestatu den Aurrekontuaren onarpena, horrela erabakitzen bada, kuoten egokitzapena barne.

HIRUGARRENA: Giza Estatutuen aldaketa edota erreformaren prozesuaren irekiera eta, beraz, Estatutuen Lehen Xedapen Erantsiaren arabera:
a) Estatutuak aldatzeko akordioari baietza ematea.
b) Estatutuen Erreforma Proiektua idatziko duen Batzordearen kide biren izendapena Batzar Nagusiaren aldetik.

LAUGARRENA. Zuzendaritza Batzaren egitasmoak eta proposamenak.

BOSGARRENA. Bazkideek egin litzaketen proposamenak, baldin eta Batzarra ospatu baino bost egun lehenago aurkeztu badira eta bazkide konpromisarioen %10ek edo bozka emateko eskubidea duten bazkideen %2ek sinaturik badatoz.

SEIGARRENA. Eskari-galderak.

Monica Durango andreak asanbladari hasiera eman eta bertaratutakoei asistentzia eskertu die. Bertan, 19:30erako 338 bazkide konpromisario egon dira.

Azken urte honetan hildako bazkide, jokalari eta zuzendaritza kideen omenez minutu bateko isilunea egin ondoren, Athletic Clubeko presidente den Fernando Garcia Macua jaunak hartu du hitza asanblada.

‘Arratsalde on danori eta ongi etorriak Batzar Nagusira.

Gaurkoa da, zalantzarik gabe, bazkideok daukagun urteko zitarik inportanteena. Aurten, gainera, klubeko etorkizunari begira, funtsezko erabakiak hartuko ditugu. Batetik superabita aurkeztuko dugu kontuetan, aspaldiko partez, baina oraindik pausu asko eman beharko dugu gure ekonomia sendotzeko.

Bestetik, gure Athletic gardenago, irekiago eta demokratikoago egiteko, Estatutuen erreforma hastea proposatuko dugu. Guztion eskutan dago eta, beti bezala, konpromisarioen ardura agerian geratuko dela ziur nago.’

+
Informazio gehigarria
GaleriakBestelako galeriakBideoakAudioakAtxikitutakoakFitxakLoturak
Erlazionatutako albisteak
Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”
Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”
2021ko ots. 22a

Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”

Kluba

Athleticeko presidenteak Ezohiko Batzar Nagusiari buruzko balorazioa egin du: “Bazkideen konfiantza sentitu dugu, baina baita gauzak hobetu behar ditugula ere”

Ikusi gehiago
Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa
Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa
2021ko ots. 22a

Zuzenean: Aitor Elizegiren prentsaurrekoa

Kluba

Streaming bidez jarraitu Athletic Clubeko presidenteak atzoko Batzar Nagusiaren inguruan egingo duen agerraldia

Ikusi gehiago
Batzarra: bozketen emaitzak
Batzarra: bozketen emaitzak
2021ko ots. 21a

Batzarra: bozketen emaitzak

Kluba

Hauek dira bazkide konpromisarioen artean bozkatu diren Ezohiko Batzar Nagusiaren Gai-zerrendako hiru puntuen emaitzak

Ikusi gehiago
Presidentearen hitzaldia Ezohiko Batzarrean
Presidentearen hitzaldia Ezohiko Batzarrean
2021ko ots. 21a

Presidentearen hitzaldia Ezohiko Batzarrean

Kluba

Aitor Elizegiren hitzak Athletic Clubeko Ezohiko Batzar Nagusiaren irekieran

Ikusi gehiago
Ezohiko Batzar Nagusia eratu da
Ezohiko Batzar Nagusia eratu da
2021ko ots. 21a

Ezohiko Batzar Nagusia eratu da

Kluba

347 bazkide konpromisario telematikoki konektatu dira 10:00etan, beraz Gai-zerrendako puntuak garatzen hasi dira

Ikusi gehiago
Zuzenean: Ezohiko Batzar Nagusia 2020
Zuzenean: Ezohiko Batzar Nagusia 2020
2021ko ots. 21a

Zuzenean: Ezohiko Batzar Nagusia 2020

Kluba

Streaming bidez jarraitu batzarrean eztabaidatuko den gai zerrenda

Ikusi gehiago
Kuotei buruzko galderak eta erantzunak
Kuotei buruzko galderak eta erantzunak
2021ko ots. 19a

Kuotei buruzko galderak eta erantzunak

Kluba

Athletic Clubek datorren igandean Ezohiko Batzar Nagusian egingo duen kuoten proposamenaren inguruko zalantza ohikoenei buruzko informazioa

Ikusi gehiago
Akordioa Athleticen gizonezkoen lehen taldearekin
Akordioa Athleticen gizonezkoen lehen taldearekin
2021ko ots. 19a

Akordioa Athleticen gizonezkoen lehen taldearekin

Kluba

Jokalarien soldataren borondatezko bigarren murrizketa hamar hilabetean

Ikusi gehiago
San Mames, gorriz Sortzetiko Kardiopatien Munduko Egunean
San Mames, gorriz Sortzetiko Kardiopatien Munduko Egunean
2021ko ots. 14a

San Mames, gorriz Sortzetiko Kardiopatien Munduko Egunean

Kluba

Gure futbol zelaia txikienen bihotza zaintzearen alde argiztatu da

Ikusi gehiago
San Mameseko jatetxeak, berriro zabalik
San Mameseko jatetxeak, berriro zabalik
2021ko ots. 12a

San Mameseko jatetxeak, berriro zabalik

Kluba

La Campa de los Ingleses bere jarduerara itzuli da. San Mames Jatetxeak bihartik aurrera, otsailak 13, egingo du

Ikusi gehiago