Athletic Club

Athletic Club Madrilen dago

Athletic Club Madrilen dago

Athletic Clubeko espedizioa Madrilen dago, hilaren 26an, igandean, Real Madrilen aurka Ligako partida jokatzeko. Espedizioa,…

Athletic Clubeko espedizioa Madrilen dago, hilaren 26an, igandean, Real Madrilen aurka Ligako partida jokatzeko. Espedizioa, Santiago Ansareo batzakidea buru zela, hegazkinez heldu da Madrilera 18:45ean eta hortik klubeko autobusez abiatu da AC Cuzco hotelera. Bertan hainbat zale harrera beroa egin diote taldeari 20:00etan.

Ostean, Armando eta Gurpegi jokalariek autografoak sinatu dituzte eta argazkirako ipini ere ehun zale ingururentzat 21:00ak arte. Ordu horretan afaltzera abiatu dira gainerako taldekideekin batera eta jada auren logeletan atsedena hartzen ari dira. Bihar, igandean, urriaren 26an, lan saioa egingo dute Valdebebasen, 11:00etatik aurrera, ateak itxita.

Bidaia honetan espediziokideek Hugo Bossek aurtengo denboraldiko janzkera ofizial berria estreinatu dute, grisa kolore nagusia izanik eta berrikuntzarik nabarmenena da Athletic Clubeko ezkutua bordatua jakako goiko poltsikoan.