Athletic Club

Lan saioa Valdebebasen

Lan saioa Valdebebasen

Athletic Clubeko lehen taldeak lan saio arina egin du Valdebebasen urriaren 26an Real Madrilen aurkako…

Athletic Clubeko lehen taldeak lan saio arina egin du Valdebebasen urriaren 26an Real Madrilen aurkako gaueko partida prestatzeko. Hogeitahamabost minutuko lan saioan beroketak, luzapenak eta baloiarekin ariketak, besteak beste, egin dituzte zurigorriek.

Bisitaldian Caparrosek, Iribarrek, De la Fuentek eta Gallegok aukera izan dute Real Madrileko jokalari ohi batzurekin hitz egiteko eta gauza bera egin du Luis Llopisek lankide ohiekin.

Hamabietan itzuli dira hotelera eta 13:30etarako dago prest bazkaria.