Athletic Club

Athletic Clubek web atari berria aurkezten du

Athletic Clubek web atari berria aurkezten du

Interneten bilakaera, futbol klubetako komunikazio, aisia eta astiaren estrategien bilakera eta bestelako irudiaren bilaketa dira…

Interneten bilakaera, futbol klubetako komunikazio, aisia eta astiaren estrategien bilakera eta bestelako irudiaren bilaketa dira gaur Athletic Clubek aurkezten duen web atari berriaren lau oinarriak.

Hilabete askotako lana, moduloz modulo egindakoa eta nabigazio hiru maila duen ataria gure klubeko informazio guztia erraztasunez, estilo biziz eta elkarreraginezkotasunez ezagutzeko web helbide bakarrean: www.athletic-club.net Bertan orrialde ezberdin egongo dira, arraskata eta dinamismo gehiagorekin.

Lehendabiziko fase honetan sei atal azpimarratuko genituzke:

1.- Egunkari digitala: Klubarekin lotura duten berri guztiak, informazioa eta ikusentzuteko mamia dutenak. Atal horretan bazkide, zale eta hedabideek klubeko estamentuek sortzen dituzten berri guztiak eguneratuak izango dituzte. Helburua da edukin ezberdinak sortzea, balore erantsiaren sortzaileak azken finean.

2.- Kirol eta erakunde-informazioa, Kluba, lehen taldea, emakumezkoena eta Lezaman ataletan. Inongo klubetan aurki dezakegun datu baserik handiena. Bertan sartzeko on-line zalea izatea nahiko izango da. Gainera, zenbaki eta estatistikak maite dutenentzat, gero eta edukin gehiago izango du web ataria eta, adibide gisa, gure taldea zuzentzeko ohorea izan duten entrenatzaileei buruzko datu baserik osoena estreinatuko da.

Halaber, galdera-eskaerak egiteko era bizkortzea da helburu, taldearekin harremana handituko da eta beste tramite batzuk egin ahal izango dira klubeko bulegoetatik pasa barik.

3.- Fundacion Athletic Club Fundazioa: Web bezala sartzen da Athletic Club atarian, berezko nabigazioa eta informazio-egitura zein estatistikekin.

4.- Multimedia: Athletic Clubeko ikusentzuteko materialarekin egin den atala, prentsaurrekoak, aurtengo denboraldiko partiden laburpenak, erreportaiak eta Athletic Clubeko partida historikoak -esklusibaz batzuk-. Gero eta handiagoa izango den atala.

5.-Merkataritzako atala: Denda on-line zeharo berriturik aurkezten du atariak. Helburua bakarra izango da: orain arte oso onak izan diren emaitzak gainditzea.

6.- Mobile: Web lekua Athletic Clubaren hurbileko marketingarekin harremana duten zerbitzu guztiak. Harremana eta elkarreragina bilatzen da erabiltzaile eta klubeko bazkide zein zaleekin. Jokalarien argazkien deskargak eta postal ofizialetaz gainera, himnoa, logoak, alerta zerbitzua gaurkotasuna ez galtzeko eta lehiaketa ugari egongo dira eskuragai.

Epe ertain eta luzera ume eta gazteentzako zirrara sortuko duten edukinak egongo dira eskuragai Athletic Toons lelopean.

Diseinua Disismaineim S.L www.disismaineim.com euskal agentziaren eskutik egin da eta bilakera eta integrazioa Jamenet Informatica www.jamenet.net, enpresaren eskutik. Eurena da egun Athletic Club ataria mantentzearen ardura.

Telefonica da Athletic Club atari ofizialaren babeslea, egun 71.015 erabiltzaile errejistraturik daukana.

Egungo web orrialdeari buruzko hainbat datu:

Athletic Club web atari berriaren erronkaren bat da Google Analytics neurgailuak eskaintzen dizkigun egungo xifra itxaropentsuak gainditzea izango da. Hona hemen azken urteko balantzea labur bat:

Milioi bat bisitari bakarrak baino gehiago, 5.000.000 bisita inguru eta 40.000.000 orrialde ikusita.

Bisitarien %47,72 trafiko zuzenetik dator, %37, 25 bilatzaileetatik eta %15,02 erreferentziazko web guneetatik.

Hona hemen erabiltzen diren nabigatzaileak: Internet Explorer 3.856.697 (%81,13)
Firefox 801.970 (%16,87) eta interneteko erabiltzaileen %66,34k banda zabala dauka.

Nondik konektatzen den ikusita, 184 herrialde/lurralde aurki dezakegu. Buruan espainiar Estatua dakusagu eta horren atzetik, Erresuma Batua, frantziar Estatua, Italia, Amerikako Estatu Batuak, Alemania, Venezuela, Argentina, Mexiko eta Brasil.