Athletic Club

Aula Lezama Berbetan: Eztabaida

Aula Lezama Berbetan: Eztabaida

Fundacion Athletic Club Fundazioak ekitaldi berria martxan jarri du “Aula Lezama Berbetan” izenarekin. Hurrengo hiru…

Fundacion Athletic Club Fundazioak ekitaldi berria martxan jarri du “Aula Lezama Berbetan” izenarekin. Hurrengo hiru denboraldietan antolatuko diren hitzaldi eta mahai inguru sorta da, Lezaman egiten ari den lana ezagutzera emateko asmoz. Horrez gain Athletic Clubeko jokalari gazteen hezkuntzari buruzko gaiak ere eztabaidatuko dira bertan.

Bertan, jokalarien jasotze prozesutik entrenamenduaren metodologiara gaietak gain, lesioen prebentzioa eta emakumezkoen futbolaren berezitasunak, besteak beste jorratuko dira. Jakina, Athletic Clubaren filosofiak azaltzen duen lehiaren eredua ere aztertuko da.

Guztira hamabost hitzaldi eta mahai inguru izango dira, Lezamako profesionalek parte hartuko dute eta baita ere nazioarteko profesionalik hoberenak. Gainera, guztien esperientzi aberasgarriak elkarren artean trukatzeko asmoz, arlo gehienetan beste kirol baten adituak parte hartuko du.

“Aula Lezama Berbetan” egitarauaren ardatzak azaroaren 5ean, 10:00etan, Ibaigane Jauregiko prentsa aretoan aurkeztu dute Luis Solar, Lezamako koordinatzaileak, Josean Lekue, Athletic Clubeko Zerbitzu Medikuen buruak eta Fernando Zubizarreta Bilbao Kirolak-aren zuzendari orokorrak.

Lehendabiziko saio hau “Lesioen prebentzioa behe mailako taldeetan” lelopean egingo da 18:00etatik aurrera Ibaigane Jauregian. Bertan Josean Lekuek (Athletic Clubeko Zerbitzu Medikuen burua), Juanma Satistebanek (Athletic Clubeko sendagilea) eta Manuel Chamorrok (Real Madrileko sendagilea) hartuko dute parte.

“Aula Lezama Berbetan” Fundacion Athletic Club Fundazioak antolatutako ekitaldi bat da, eta Bilbao Kirolak, Iberia Bidaiak, Dekonner, Ein Prosit, EUDEL eta Euskal Kirolaren Eskolaren laguntza du. Ateak zabalik egingo dira eta sarrera doan izango da.