
|
Gurpegi eta Balenziaga: ‘Puntuak hirunaka behar’
Gurpegi eta Balenziaga: ‘Puntuak hirunaka behar’
Azaroaren 6ko prentsaurrekoaren protagonistak, Carlos Gurpegi eta Mikel Balenziaga, bat datoz: ‘Puntuak hirunaka behar ditugu’….
Azaroaren 6ko prentsaurrekoaren protagonistak, Carlos Gurpegi eta Mikel Balenziaga, bat datoz: ‘Puntuak hirunaka behar ditugu’. Horretaz gain, Carlos Gurpegiren iritziz atzeko sendotasuna berreskuratu behar du taldeak. Edozein postutan jokatzeko prest azaldu da eta, jakina, minutu asko jokatzea luke gustoko.
‘Altzatzea eta hurrengo partidan pentsatzea’, horixe da taldeak egin behar duena Balenziagaren ustez. Mallorca etxean talde indartsua dela dio eta, arlo pertsonalean, azken partidako hankasartzea ahaztu eta konfiantzaz dagoela ziurtatu du.
