Athletic Club

Ion Velez eta Etxeberria prentsa aretoan

Ion Velez eta Etxeberria prentsa aretoan

Ion Velezek taldeak behar handiak dituela onartu du eta aldagela inoiz baino batuago dagoela. Halaber…

Ion Velezek taldeak behar handiak dituela onartu du eta aldagela inoiz baino batuago dagoela. Halaber partida irabazteko konfianza azaldu du eta horretarako atzean sendo egotea garrantzitsua izango dela gehitu ere.
Etxeberriak esan du astea luzea izan dela eta irrikitan daudela hurrengo partida iristeko, Ligan eta Kopan hasiko den astea borobila egiteko asmoz, ‘zortzi punturekin gauzak beste modu batez ikusiko genituzke’, batez ere animo aldetik, azken finean konfiantza berreskuratu behar delako. Haren ustez, denboraldi guztiak ezberdinak dira eta oraingo lantaldea, teoriaz behintzat, hobeagoa da aurrekoekin alderatuz.