Athletic Club

Lan saioa Huelvan

Lan saioa Huelvan

Lan saioa 20:10ean hasi da udal futbol zelaian. Bertan herriko zale eta Bilbotik bidaia egin…

Lan saioa 20:10ean hasi da udal futbol zelaian. Bertan herriko zale eta Bilbotik bidaia egin duten berriemaile berezietaz gain Juan Pedro Guzman eta Joxe Anjel Iribar ere egon dira. Beroketa ariketak egin eta gero, baloiarekin lanean ari dira taldeka eta binaka.
Ostean deialdian sartu diren hamasei jokalarik estrategia eta kontraerasoko jokaldiak ensaiatu dituzte eta baita ustezko hasierako hamaikakoaren mugimenduak ere.

Taldeko afaria 22:00etarako dago prest. Asteazkenerako, azaroak 12, Fernando Garcia Macua presidentea eta Emilio Prieto batzakidearen etorrera espero da.