Athletic Club

Ez Ohiko Batzar Nagusia

Ez Ohiko Batzar Nagusia

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak gaur azaroaren 13an egin duen bileran Konpromisarioen Ez Ohiko Batzar Nagusia…

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak gaur azaroaren 13an egin duen bileran Konpromisarioen Ez Ohiko Batzar Nagusia abenduaren 16an, asteartean egitea deliberatu du. Ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da.

Gai zerrendaren barruan aurtengo denboraldiko Aurrekoantuaren onarpena egongo da eta baita ere Estatutuak berraldatzeko prozesuaren irekiera eta erredakzio batzordearen bi kideren aukeraketa, Batzarrari dagozkion betebeharren artean.

Azken puntu honekin lotuta, Zuzendaritza Batzak, Estatutuen arautegiari segituz, prozedura zabala eta parte-hartzailea aztertzen ari da proposamenak aurkeztu ahal izateko.