Athletic Club

Athletic Clubek eta Iberia Bidaiak Almeriara eramaten zaituzte

Athletic Clubek eta Iberia Bidaiak Almeriara eramaten zaituzte

Azaroaren 17tik abenduaren17ra gure denda ofizialetan 60,00€tik gorako erosketa guztiek Almeria-Athletic Club 2009ko urtarrilaren 25ean…

Azaroaren 17tik abenduaren17ra gure denda ofizialetan 60,00€tik gorako erosketa guztiek Almeria-Athletic Club 2009ko urtarrilaren 25ean Juegos del Mediterraneo Estadioan jokatuko den partida zuzenean ikusteko bi lagunentzako zozketan (bidaia, egonaldia eta sarrerak barne) parte hartuko dute.

Zozketa 2008ko abenduaren 22an izango da. Irabazlea gure web orrialde ofizialean agertuko da: www.athletic-club.net

Zozketa honetan parte hartuko duten denda ofizialak, honako hauek dira:

ATHLETIC CLUB ALAMEDA REKALDE
REKALDE ZUMARKALEA, 44
48011 BILBO

ARTEA MERKATAL GUNEA
PERURI, 33-LOKALA B-103
48940 LEIOA

ATHLETIC CLUB CASCO VIEJO
BIDEBARRIETA, 10
48005 BILBO

MAX CENTER MERKATAL GUNEA
KAREAGA AUZOA, Z/G 1 SOLAIRUA- LOKALA B-28
48903 BARAKALDO

VIALIA MERKATAL GUNEA
ABANDOKO GELTOKIA
HURTADO DE AMEZAGA, 1
48008 BILBO

SAN MAMES FUTBOL ZELAIA
FELIPE SERRATE, 5
48013 BILBO

IRAUPENA: 2008ko azaroaren 17tik abenduaren 17ra bitartean (biak barne) jasotzen diren kupoi guztiak onartuko dira. Athletic Club-ek promozioa eteteko, atzeratzeko edo bertan behera uzteko eskubidea dauka zozketa egin baino lehenago eta erabaki hori hartzeko arrazoi benazkoak baldin badaude.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK: Gure Denda ofizialetako batean 60,00 € baino gehiagoko erosketa bat egiten duten bezeroek parte hartu ahal izango dute zozketan. Denda hauetantxe kupoi bat bete beharko dute ondoko datuak emanda: izena, abizenak, helbidea, telefono, e-mail eta tiket-zenbakia. Gero kupoia zozketarako propio dagoen kutxa batean sartu beharko dute.

SARIA: 2 pertsonentzako bidaia VIAJES IBERIA enpresaren eskutik eta Lehen Taldeak erabiliko duen hegazkin berean; hoteleko egonaldia eta U.D. Almería eta Athletic Club taldeek 09/01/25eko asteburuan (data oraindik zehazteke) jokatuko duten partidua ikusteko sarrerak.
Sari hau ez da inolaz ere diruaren truke aldatuko, ezta beste edozein artikulu ofizialez trukatuko ere. Athletic Clubek zozketaren saria gama edo zenbateko bera (edo handiagoa) duen beste sari batez trukatzeko eskubidea dauka.
Sariaren arauak Espainian indarrean dagoen zerga-araudian ezartzen denarekin bat etorriko da.

ZOZKETA: zozketa 2008ko abenduaren 22an izango da Athletic Cluben bulegoetan. Jaso diren baliozko kupoi guztiak izango dira zozketagai.
Irabazlea zozketa izan eta 15 egunera agertzen ez bada, edo parte hartzeko baldintzak betetzen ez baditu, saria esleitu gabe geratuko da.

SARIA JAKINARAZTEA: Athletic Clubek bere web-orri ofizialean jakinaraziko du irabazlearen izena 2008ko abenduaren 22an; honez gain, irabazleari saritua izan dela jakinaraziko zaio e-mail edo telefonoaren bidez 2008ko abenduaren 29a baino lehen. Irabazleak Viajes Iberia-ren bulegoetan (Ercilla/ K. 5. 48009 Bilbo) jasoko du saria, Athletic Clubek seinalatutako data eta orduan.
Sarituek beren datuak erabiltzeko baimena emango dute sarituak izan direlako jakinarazpena jaso ahal izateko.
Saria jasotzeko irabazleek bere izena Athletic Cluben web-orri ofizialean emateko baimena emango dute.

NORBERAREN DATUAK ERABILTZEKO MODUA: Norberaren Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen duenaren arabera. Athletic Clubek jakinarazten du zozketa honetan jaso dituen datu pertsonalak automatizatutako fitxategi batean sartuko dituela. Athletic Club da fitxategi honen titularra; helbidea: Mazarredoko zumardia, 23-48009-Bilbo. Athletic Clubek norberaren datuak babesteko indarrean dagoen legediaren arabera erabiliko ditu datuak, zozketaren atalak egoki kudeatzeko eta interesa duen edozein komunikazio komertzial edota promozio edozein bidez (elektronikoa barne) bidaltzeko. Athletic Clubek barmatu egiten die parte hartzaile guztiei beren datuen trataera erabiltzeko, zuzentzeko, balio gabe uzteko edo kontran egiteko eskubidea, baita bide elektronikoaren bidezko komunikazioak gehiago ez jasotzeko ere; horretarako, Athletic Club-i jakinarazi beharko dio e-mail bat ondoko posta elektronikora bidalita: [email protected], edo gutun baten bidez, ondoko helbidera bidalita: Athletic Club – Ibaigane Jauregia -Mazarredo Etorbidea 23., 48009 Bilbo, izena, abizenak, posta-helbidea eta e-mail helbidea argi jarrita.
Athletic Clubek datuen isilpeko trataera ziurtatzeko neurriak hartuko dituela bermatzen du.

ORO HAR: Aurreko edozein baldintza eskubide-urratzailea izango balitz ere, horrek ez luke eraginik izango oinarrien gainerako ataletan, indarrean iraungo dutenak. Athletic Club promozio honetan aldaketak egiteko eskubidea izango du. Promozio honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar ezinbestez.
Bilbo, 2008ko azaroa.