Athletic Club

San Mameseko palkoan bisitariak

San Mameseko palkoan bisitariak

Nahiz eta hotza nagusi izan eguraldi aldetik, Osasunaren aurkako partidaren emozioak tenperatura igo du San…

Nahiz eta hotza nagusi izan eguraldi aldetik, Osasunaren aurkako partidaren emozioak tenperatura igo du San Mameseko palkoan ere. Jardunaldi honetan bertaratu direnen artean Athletic eko babesle garrantzitsuak egon dira, besteak beste, Telefonica, Oscar Alegria, Ander Perez eta Venancio Etxebarria ordezkariak izan direlarik; Norbega, Gonzalo Marquez, marketing zuzendariarekin eta Jesus Maria Goñi, Coca Colakoak biak eta, azkenik, Petronor, Victor Perez de Guezuraga ordezkariarekin.
Gainera, garaipenaz gozatzeko aukera izan du Manuel Larumbe, Pamplona taldeko presidentea, dauzkagun adiskidetutako klubaren ordezkaria, Juan Luis Lavallerekin batera.
Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiaren gonbidatuen artean Jose Luis Bilbao, Bizkaiko ahaldun nagusia, Juan Maria Aburto, Ongizatearen diputatua, Gabino Martinez de Arenaza, Turismoko zuzendaria eta Iñaki Mujika, Kirol zuzendaria egon dira. Hauekin batera bertaratuko dira Gabriel Inclan, Eusko Jaurlaritzako Osasun kontseilaria eta Iñaki Dobaran, Euskadiko Futbol Federakundearen presidentea. Fundacion Athletic Club Fundazioak kidea den La Ria del Ocio, gonbidatu zuen eta horren izenean Arturo Trueba eta Jose Rubi egon dira.