Ocio eta Iraizoz, prentsa aretoan
Aitor Ocio eta Gorka Iraizoz baikortasunez hartu dute Osasunaren aurkako garaipena, nahiz eta atzera begiratzeko…
Aitor Ocio eta Gorka Iraizoz baikortasunez hartu dute Osasunaren aurkako garaipena, nahiz eta atzera begiratzeko denborarik ez dagoela azpimarratu duten. Ildo horretatik lanean segitzea Deportivo gainditzeko bide bakarra dela gehitu dute.
Eurentzat Miguel Angel Lotina, Deportivoko entrenatzailea, aski ezaguna da eta meñakarrak egon den talde guztietan egin duen lana azpimarratu dute. Halaber, golik jaso gabe segitzea garrantzitsua dela diote, baina ez bakarrik atzeko lerroa osatzen duten jokalarientzat.