

Ziurtagiriaren Elkarteak Euskaliten Kudeaketaren Kalitate eta Bikaintasunaren XIV. Europar Astearen barruan mintegia antolatu du “Euskara enpresan txertatuz, berrikuntzarantz” izenburupean.
Ziurtagiriaren elkarteak bere eguneroko lanaren nahiz urteetan egindako ibilbidean pilatu duen ezagutzaren berri emango du. Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten hiru entitateren esperientziak erakutsiz, euskarak enpresetan txertatzeak kalitaterako, bikaintasunerako eta berrikuntzarako duen garantiza berrazpimarratu nahi da. Horretarako, gure gizartean erreferente diren hiru entitateren lekukotasuna entzungo da: FREMAP, ITZARRI Gestión del Conocimiento eta ATHLETIC CLUB.
Programa:
Eguna: 2008-11-26 (11:30 – 13:30).
Lekua: Ekonomisten Euskal Elkargoa. Rodríguez Arias, 4 – 2. ezk. 48008 Bilbo.
Hizkuntza: Saioa gaztelaniaz izango da.
Inskripzioa: [email protected]
Egitaraua:
11:30 – 11:35 Aurkezlearen sarrera: egitaraua aurkeztu.
11:35 – 12:05 Rober Gutierrez, ZIURTAGIRIAREN ELKARTEAren zuzendaria.
12:05 Aurkezlea
12:05 – 12:20 Zigor Artamendi (FREMAPeko EAE eta Nafarroako koordinatzaile orokorra) eta Ioritz Etxeberria (FREMAP-Beasain-eko arduraduna eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren prozesuaren arduraduna).
12:20 Aurkezlea
12:20 – 12:35 Koikili Lertxundi. Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duen ITZARRIren Koordinatzaile Nagusia, eta Athletic Clubeko jokalaria.
12:35 Aurkezlea
12:35 – 12:50 Patxi Xabier Fernandez, Bai Euskarari Ziurtagiria duen ATHLETIC CLUBeko komunikazio arduraduna.
12:50 Aurkezlea
12:55 – 13:25 Galde-erantzunak
13:25 – 13:30 Aurkezleak itxiera



Zozketa: Balenziagaren kamiseta
Uncategorized @eu
Parte hartu Athletic Clubeko euskarazko Twitterreko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


Edukiera betea
Uncategorized @eu
EDUKIERA BETEA!


Harrobiko taldeen entrenamenduen hasiera
Uncategorized @eu
Athletic Clubeko gazte taldeen jardunera itzultzeari buruzko informazioa


Toulousen aurkako lagunartekoa irailaren 5ean
Uncategorized @eu
Ligako atsedena aprobetxatuz, Athletic Club talde frantziarraren aurka arituko da Baionako Didier Deschamps futbol zelaian irailaren 5ean


Ondo kostatako garaipenarekin amaitu da denboraldi-aurrea
Uncategorized @eu
Athleticek 1-2 mendean hartu du Iraolaren Mirandes taldea, Aduriz eta Nuñezen golei esker


Eibar jaigiroan “IV Gipuzkoa Zurigorri” festarekin
Uncategorized @eu
Athletic Clubek Gipuzkoa zehar dituen peña guztien kezka eta egoneziaren ondorioz sortutako ekimena da hau.


“Peñista Eguna”-k zuri-gorriz margotu du Sestao
Uncategorized @eu
Bizkaian urteko egunik beroena izan dugu gaur, baina oraindik ez dago argi tenperaturak jasan duen…


Jokalari ohiak Muskizen
Uncategorized @eu
Athletic Clubek 2 Real Sociedadek 1 (Amezaga, Joseba Agirre) Ugandesa honetan jokalari ohien taldeak S.J….


Gorka Guruzetari ebakuntza
Uncategorized @eu
Gorka Guruzeta: ebakuntza egin zaio gaur goizean eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua berreraikitzeko kirurgia egiteko….


Gaizka Larrazabal lehen taldeko jokalaria izango da
Uncategorized @eu
Gaizka Larrazabal Athletic Clubeko lehen taldeko jokalaria izango da hurrengo bi denboraldietarako.