Athletic Club

Kopako zozketa guztiak abenduaren 1ean

Kopako zozketa guztiak abenduaren 1ean

EEFF-k jakinarazi duenez, abenduaren 1ean, astelehenean, 13:00etatik aurrera, Madrilen Federazioaren egoitzan, jokatzeke dauden Kopako kanporaketa…

EEFF-k jakinarazi duenez, abenduaren 1ean, astelehenean, 13:00etatik aurrera, Madrilen Federazioaren egoitzan, jokatzeke dauden Kopako kanporaketa guztien zozketa egingo da, hau da final zortzirenak, final laurdenak eta final erdiak.

Zozketa denak batera egitearen arrazoia da hiru kanporaketak ia jarraian jokatuko direnez gero, klubek dagozkien aurreikuspenak egiteko aukera daukatela.

Arauak honako hauek izango dira final zortzirenetarako: Zozketa garbia egingo da FC Bartzelona, Atletico Madril, Valentzia, Sevilla, A Coruñako Deportivo, Real Racing Club, Espanyol, Almeria, Real Valladolid, Real Betis, Athletic Club, Atletico Osasuna, Xixongo Sporting, Mallorca, Polideportivo Ejido eta Real Union Club kluben artean.
Zelaien ordena zozketarena izango da, behe mailako kluben kasuak kenduta, eurek etxean jokatuko baitute joaneko partida. Kanporaketak urtarrilaren 7an eta 14an jokatuko dira.

Final laurdenak urtarrilaren 21ean eta 28an jokatuko dira eta zelaien ordena zozketarena izango da.
Finalerdiak otsailaren 4an eta martxoaren 4an jokatuko dira eta zelaien ordena zozketarena izango da.