Athletic Club

Ocio eta Susaeta prentsa aretoan

Ocio eta Susaeta prentsa aretoan

Toonsen aurkezpenaz gain, Aitor Ocio eta Markel Susaeta protagonistak izan dira prentsa aretoan abenduaren 18an,…

Toonsen aurkezpenaz gain, Aitor Ocio eta Markel Susaeta protagonistak izan dira prentsa aretoan abenduaren 18an, ostegunean. Atzelariak Betisen aurkako partida urteari amaiera ona emateko aproposa izan daitekela dio, baina emaitza edozein izanda ere, oraindik bide luzea jorratzeke dagoela. Halaber, motibazio berezirik ez duela dio Ruiz de Loperan izango duten harrera kontuan hartuta eta lojikotzat hartzen du bera eta Caparrosen sevillar iragana gogora ekartzea.

Susaetaren ustez, Betisek Memeth Aurelio eta Emanaren bajak nabaritu ditzake, baina ordezkoak kalitatezkoak izango direla uste du. Adiskidearen ildotik, igandeko norgehiagoka lasaitasuna eskuratzeko abagunea dela uste du eta, halaber, kontrako giroa pizgarria izango delakoan dago.