Athletic Club

Athletic Sevillan dago

Athletic Sevillan dago

Athletic Clubeko espedizioa Sevillan dago jada igandean, abenduaren 21an, Ligako partida Betisen aurka jokatzeko. Arratsaldeko…

Athletic Clubeko espedizioa Sevillan dago jada igandean, abenduaren 21an, Ligako partida Betisen aurka jokatzeko. Arratsaldeko 15:15ean Lezamatik Bilboko aireporturantz abiatu dira zurigorriak eta hor hegaldia hartu dute andaluziar hiriburura 17:40an heltzeko. Aireportuan bat egin dute emakumezkoen taldearekin, bihar Almendralejon Superligako partida duena.

Ostean espediziokideak autobusez abiatu dira Barcelo Renacimiento hotelera, Emilio Prieto, Sandra Aurtenetxe eta Carlos del Campo batzakideak buru zirela. Zortziretan Murillok eta Yestek autografoak sinatuko dituzte zaleentzat eta afaria 21:00etarako prest dago.

Igandean eguerdian Fernando Garcia Macua presidentea eta Juan Antonio Zarate kontulariaren etorrera espero da.