

Extremadurak 2 Athleticek 3
Emakumezkoen taldeak lan eskerga egin behar izan du gogorra izan den lehian. Hasteko soropila, zerbait esatearren, etsai bihurtu da, norgehiagoka belar artifizialeko lehen belaunaldiko zelaian jokatu da eta porlanezkoa baitzirudien. Gauzak horrela Extremaduraren joku zuzena nagusi izan da eta, ondorioz, bigarren jokaldien borrokaldiek zailtasun asko sortu dute gure jokalariengan. Aurrekoa gutxi balitz, epaileak ez du behar bezalako irizpiderik izan txartel gorriak erakusteko eta erdibidean geratu da hainbat jokaldi eztabaidagarrietan.
Lorena kanpora bidaltzeaz gain, txartel gorria ahaztu bide du epaileak Erikari penaltia egin diotenean atezainaren aurrean bakar bakarrik zela edota Laurak Arrate kolpatu duenean.
Azken finean Athletic Club nagusi izan da, baina ez du jakin partida itxi markagailuan aurrea bitan hartu duen arren. Halaber, eta zelaian zegoen egoera nahasia dela eta, Arrate eta Tzibi ordezkatu ditu Juaristik, txartel festen harrapatuak ez izateko. Garaipenaren ostean laugarren dago Athletic Club, Espanyol eta Rayoren lidergotik zazpi puntura, baina partida bat gutxiagoz.
Athletic Clubek honako hamaikako aurkeztu du Extremaduraren aurka: Ainhoa, Vanessa, Itsaso, Marta M., Tzibi, Orueta, Joana, Ibarra, Erika, Eba eta Paula. Aulkian Andere, I.Murua, Gangoiti, A.Olabarrieta, Garazi, Nerea Perez eta Yasmin izan dira.
Extremadura: Emmeline, Gema, Cristiane, Azahara, Bea, Piedad, Cacau, Laura, Estefa, Lorena eta Maria Angeles. Aulkian Esther, Sandra, Maria Gomez, Estela, Vicky eta Aroha izan dira.
Epailea Gomez Navarrete izan da, eta Garcia Maqueda eta Garzon Llorente, laguntzaileak.
12:04 Hasi da partida
(12′) 0-1. GOOOOOOOOOLA! Erikak
(43′) 1-1. Cristianek
13:07 Hasi da bigarren zatia
(46′) Aldaketa Athletic Cluben: Gangoiti Ebaren ordez.
(50′) Txartel horia Laurari
(52′) 1-2. GOOOOOOOOOOLA! Vanessak.
(55′) Aldaketa Athletic Cluben: I.Murua Paularen ordez.
(58′) 2-2. Lorenak
(62′) Txartel horia Tzibiri.
(63′) Aldaketa Athletic Cluben: A.Olabarrieta Oruetaren ordez.
(63′) Aldaketa Athletic Cluben: Garazi Tzibiren ordez.
(68′) Txartel horia Lorenari.
(69′) 2-3. GOOOOOOOOOOLA! Vanessak, penaltiz.
(74′) Txartel gorria Lorenari.
(75′) Txartel horia Garaziri.



“Inoiz ez dugu amore emango”
Emakumezkoena
Iraia Iturregik 19 jokalari deitu ditu bihar Rayo Vallecanoren aurka jokatzeko, “une zailetan bere aurpegi onena ematen duen taldea”


Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Streaming bidez jarraitu entrenatzaileak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, Rayo Vallecano – Athletic partidaren atarikoan.


Rayo harrapatzea, igandeko helburua
Emakumezkoena
Zuri-gorriek Rayo Vallecano izango dute aurkari igande honetan, 13:00etatik aurrera, jaitsiera postuetatik aldentzeko


Emakumezkoen taldearen plangintza martxoaren 7ra arte
Emakumezkoena
Primera Iberdrolaren erritmoa 21. jardunaldiarekin eta lehoiek igandean Vallecasen Rayoren aurka jokatuko duten partidarekin itzuliko da


Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka
Emakumezkoena
92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu


Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean
Emakumezkoena
Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian


Iturregi: “Aurrerapauso bat eman behar dugu”
Emakumezkoena
Ane Azkona Real Betisen aurkako partidarako 18 jokalariren zerrendan sartu da, Athleticeko entrenatzailearen arabera, “Denboraldiko partidarik garrantzitsuenetako bat”


Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Streaming bidez jarraitu entrenatzaileak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, Real Betis – Athletic partidaren atarikoan


Jokalarien egoera fisikoa
Emakumezkoena
Andrea Sierrak eta Andrea de la Navak lesioak gainditu dituzte; Erika Vazquezek, berriz, belauneko lesioa berregokitzen jarraitzen du


Ane Azkonak senda-agiria jaso du
Emakumezkoena
Aurrelari zuri-gorria, ekainean belaunean larri lesionatua, dagoeneko prest dago lehiaketarako