Athletic Club

Partida zuzenean

Partida zuzenean

Amaiera: Athletic Clubek 9 Torrejonek 3Iñigo Juaristi entrenatzaileak honako hamaikako hau aurkeztuko du Torrejonen aurka:…

Amaiera: Athletic Clubek 9 Torrejonek 3


Iñigo Juaristi entrenatzaileak honako hamaikako hau aurkeztuko du Torrejonen aurka: Andere, Vanessa, Marta M., Tzibi, I.Murua, Iraia, Orueta, Joana, A.Olabarrieta, Ibarra eta Erika. Aulkian Ane Landa, Itsaso, Gangoiti, Eba, Nerea Pérez, Garazi eta Paula egongo dira.

Torrejon: Noelia, A.Rubio, Marta, Amaya, Ana Belen, Marga, Esther, Patricia, Saray, Esther Cuesta eta Silvia. Aulkian Pope, Lulu, Marisa, Heidi eta Uxue egongo dira.

Epailea Masero Vesga da, eta Garcia Manceras eta Lancho, laguntzaileak.

11:38. Hasi da partida.

(2′) 1-0. GOOOOOOOOOOOOOOLA. Oruetaren jokaldi ederra eta bere pasea Joanak sareetara bidali du.
(5′) 2-0. GOOOOOOOOOOOOOOLA. Ibarraren erdiraketa eta I.Muruak bigarrena lortu du.
(19′) 3-0. GOOOOOOOOOOOOOOLA. Erikaren jokaldia eta hirugarrena lortu du.
(24′) 4-0. GOOOOOOOOOOOOOOLA. Oruetak penalti bat jaurti du, atezainak baloia desbideratu du, baina Iraiak gola lortu du.
(37′) 4-1. Sarayk.
(41′) 5-1. GOOOOOOOOOOOOOOLA. Noeliak gaizki desbideratu du eta I.Muruak, bakar bakarrik, bosgarrena lortu du.

ATSEDENALDIA

12:44. Hasi da bigarren zatia.

(46′) Aldaketa: Garazi A.Olabarrietaren ordez.
(49′) Aldaketa: Nerea Perez Erikaren ordez. Aldaketa Torrejonen: Uxue Amayaren ordez.
(50′) 6-1. GOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Joanak.
(53′) 6-2. Sarayk, penaltiz.
(55′) 7-2. GOOOOOOOOOOOOOOOOLA. I.Muruak, Ibarraren pasea aprobetxatuz.
(55′) Aldaketa: Paula Vanessaren ordez.
(58′) 8-2. GOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Ibarrak falta bat atera du eta Nerea Perezen burukada, sareetara.
(62′) Andereren geldiketa bikaina.
(63′) Txartel horia Sarayrentzat.
(70′) Aldaketa: Lulu Uxueren ordez.
(72′) Aldaketa: Itsaso Joanaren ordez.
(82′) Aldaketa: Marisa Silviaren ordez.
(84′) 9-2. GOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Nerea Perezek.
(86′) 9-3. Luluk.
(88′) Paularen jaurtiketa, kanpora.

AMAIERA

Argazkiak: Niko.