Athletic Club

Athletic Clubeko espedizioa Madrilen dago

Athletic Clubeko espedizioa Madrilen dago

Athletic Clubeko espedizioa Madrileko AC Cuzco hotelera 21:30ean heldu da inolako gorabeherarik gabe. Hotelean hainbat…

Athletic Clubeko espedizioa Madrileko AC Cuzco hotelera 21:30ean heldu da inolako gorabeherarik gabe. Hotelean hainbat zale zeuden zain. Espedizioa, Santiago Ansareo batzakidea buru zuela, ia bost orduko bidaia egin du, Tudanca atseden gunean 19:30ean gelditu bada ere, bertan askaria hartzeko. Heldu eta berehala zurigorriek afalduko dute.

Athletic Clubeko espedizioa autobusez doa Madrilera Barajaseko aireporturaen egoera kaxkarra dela eta bidaia hegazkinez garaiz egitea ziurtaturik ez dagoelako. Espedizioa 16:50ean abiatu da Lezamatik.

Arestian aipaturiko arrazoiarengatik Madrileko AC Cuzco hotelean prestaturik zegoen sinadura jardunaldia bertan behera geratu da. Eta horrela jakinarazi zaie hoteleko arduradunei hurbiltzen diren zaleak jakinaren gainean egon daitezen.