Athletic Club

Gabilondo eta Ocio, prentsa aretoan

Gabilondo eta Ocio, prentsa aretoan

Igor Gabilondo eta Aitor Ocio izan dira urtarrilaren 12an Lezamako prentsa aretora irten diren bi…

Igor Gabilondo eta Aitor Ocio izan dira urtarrilaren 12an Lezamako prentsa aretora irten diren bi jokalariak. Erdilariak esan duenaren arabera, jokalariek zentzazio onak izan zituzten partida osoan, pozik dago hirugarren goleko jokaldiarekin eta inguruko laudorioei ez diela kasu gehiegirik egiten, bolada txarrenetan egiten ez zien bezala. Atzelarik, bere aldetik, taldeak lan bera egin behar duela azpimarratu du eta orain garrantzitsuena ilusio handia piztu duen Kopa dela, 180 minutu guztira, eta lehen partidan Athletic Clubek emaitza ona lortu zuela ekarri du gogora.