Athletic Club

Orbaiz eta Iraola prentsa aretoan

Orbaiz eta Iraola prentsa aretoan

Pablo Orbaiz eta Andoni Iraola izan dira urtarrilaren 16an, ostiralean, Lezamako prentsa aretoan, Osasunaren aurkako…

Pablo Orbaiz eta Andoni Iraola izan dira urtarrilaren 16an, ostiralean, Lezamako prentsa aretoan, Osasunaren aurkako garaipenaz mintzo diren Athletic Clubeko jokalariak. Erdilaria pozarren dago, nahiz eta bi eta zeroarekin taldea beharbada apur bat erlaxatu zen. Era berean Athletic Clubek %120 eman behar duela onartu du eta Valentziarekin konfiantza gehiegirik izateko arriskurik ez dagoela. Azkenik, jokalariek Kopa klub honentzako berezia dela badakitela ere adierazi du. Atzelariaren iritziz, kanporaketa gainditzea, hasieratik bideratuta, garrantzitsua izan dela esan du. Ligan dagokigun Valentzia arerioari buruz, gainditzea zaila izango dela esateaz gainera, iazko denboraldiko ia lantalde bera duela gaineratu du, baina oraingoan sasoi onean eta hasieratik Ligan sartuta dagoela azpimarratuz.