Almeriara espedizio ofizialarekin
Athletic Clubeko espedizio ofizialarekin Almeriara bidaiatzeko interesa duen orok 94605 00 05 telefono zenbakira dei…
Athletic Clubeko espedizio ofizialarekin Almeriara bidaiatzeko interesa duen orok 94605 00 05 telefono zenbakira dei dezake edo Iberia Bidaiaken edozein bulegora joan.
Orain arte honako hauek dira ordutegiak: irteera urtarrilaren 24an, larunbatean Bilbo-Almeria txarter hegaldian (18:00-19:15) eta itzulera, urtarrilaren 25ean, igandean Almeria-Bilbo txarter hegaldian (21.15 -22:30).
Bidaian honako hauek sartzen dira: Gau bat NH Ciudad de Almería Hotelean, taldearen konzentrazio gunea, ostatua eta gosaria; lekualdatzea larunbatean aireportua-hotela eta igandean aireportua-futbol zelaia-hotela; bidaia asegurua eta Iberia Bidaiaken pertsonalaren laguntza. Sarrerak daude eskuragai.
Salneurria pertsonako gela bikoitzan 395,00 €koa da eta banako gehigarria 36 €koa.