Indoor Futbola: Bartzelonan galdu
Athletic Clubek 9-6 galdu du FC Bartzelonaren aurka Indoor Ligan eginiko debutan. Lizarralde, Oskar Vales…
Athletic Clubek 9-6 galdu du FC Bartzelonaren aurka Indoor Ligan eginiko debutan. Lizarralde, Oskar Vales (2), Kike Aiukar (2) eta Joseba Agirre izan dira golegileak.
Benetazko Dream Teamek arazo franko izan ditu Athletic Clubaren harrotasunaren aurrean, zurigorriak 7-1tik 7-6ra pasa zirelako, arestian aipatu dugun 9-6rekin amaitzeko. Athleticek berdinketa eskuratzear zeukanean, Albert Jimenez epailearen Athleticen aurkao erabaki batek hankaz gora ipini zuen dena. Kolpe latza izan zen.
Lehen zatian etxekoak izan dira nagusi eta bigarrenean Athleticen harrotasuna eta grina, joku onarekin batera, agertu dira. Bertaratu diren zaleek, zurigorri asko tartean, eskertu egin dute. Oskar Valesek eta Kike Aiukarrek jokuaren kontrola eraman dute. Iñigo Larrainzar eta Roberto Urizarrentzat lehendabiziko partida izan da eta azpimarratzekoa da ere Imanol Etxebarriaren lana. Nahiz eta partida galdu, bigarren zatian erakutsitako jokua kontuan hartuta, itxaropenez espero da Real Madrilen bisita otsailaren 20an La Casillan.