Athletic Club

Sevilla-Athletic Club: Partida ordu laurden beranduago hasiko da

Sevilla-Athletic Club: Partida ordu laurden beranduago hasiko da

Athletic Clubek honako hamaikakoa zelairatuko du: Iraizoz; Iraola, Ocio, Amorebieta, Koikili; David Lopez, Orbaiz, Javi…

Athletic Clubek honako hamaikakoa zelairatuko du: Iraizoz; Iraola, Ocio, Amorebieta, Koikili; David Lopez, Orbaiz, Javi Martinez, Yeste; Ion Velez eta Llorente. Aulkian Armando, Toquero, Gurpegi, Ustaritz eta Balenziaga egongo dira. Susaeta eta Etxeberria geratu dira deialditik at.

Sevillak honako hamaikakoa zelairatuko du: Palop; Mosquera, Escude, Squillaci, F. Navarro; Duscher, Romaric; Navas, Renato, Adriano; eta Kanoute. Aulkian J. Varas, Drago, D. Capel, L. Acosta eta Cordero egongo dira.

Epailea Velasco Carballo izango da.
Athletic Clubeko espedizioa 19:30ean abiatu da Barcelo Renacimiento hoteletik futbol zelairantz eta 20:00etan heldu da zelaira.
Euria gogotik ari du Sevillan arratsaldeko zazpiretatik aitzina. Zelaia urez beteta dago eta ikusteke dago nola erantzungo duen datozen minutuetan. Zortziak eta hogeita seian ateri da momentuz eta langile batzuk hasi dira lanean ura kentzeko, berandu bada ere.

Partida ordu laurden beranduago hasiko da.

Ehundaka zale zurigorrien presentzia Sevillan.