Athletic Club

Athletic Clubeko espedizioa, Valladoliden

Athletic Clubeko espedizioa, Valladoliden

Athletic Clubeko espedizioa Valladoliden dago, otsailaren 8an, igandean, Ligako 22. jardunaldiari dagokion partida jokatzeko. Zurigorriak…

Athletic Clubeko espedizioa Valladoliden dago, otsailaren 8an, igandean, Ligako 22. jardunaldiari dagokion partida jokatzeko. Zurigorriak 16:30ean irten dira autobusez Lezamatik eta 19:40ean heldu dira NH Balago hotelera, Sandra Aurtenetxe eta Carlos del Campo batzakideak buru zirela. Bidaia normaltasunez egin da eta Altube gainan zein inguruetan eta Pankorbon present zegoen elurraz gain, bidea zabal zabalik zegoen. Hotza da nagusi Valladoliden, hiru gradu inguru, eta zerua garbi dago.

Heldu eta berehala sinadura ekitaldian Joseba Del Olmok eta Aitor Ociok parte hartu dute bertaratu diren ehun baino gehiago zalerentzat. Hotelean eta hirian nabaria da zale zurigorrien presentzia. Espedizioak 21:00etan du afaria.