Athletic Club

Javi Martinez eta Koikili, prentsa aretoan

Javi Martinez eta Koikili, prentsa aretoan

Javi Martínez eta Koikili Lertxundi izan dira otsailaren 25ean, asteazkenean, Lezamako prentsa aretoan agertzeko izendatuak…

Javi Martínez eta Koikili Lertxundi izan dira otsailaren 25ean, asteazkenean, Lezamako prentsa aretoan agertzeko izendatuak izan diren jokalariak.

Erdilariak bernahezurraren kanpoaldean kolpea hartu du, kasualitatez Koikilik emanda, baina kolpea baino ez dela azaldu du, sakonago aztertuko dioten arren. Bere ustez seinaile ona da oso intentsitatez entrenatzea, hanketan babesik gabe entrenatzea nahiago duela azpimarratzeaz gain. Azkenik, larunbatean irabazle suertatzen denak Koparako morala hartuko duela gehitu du.

Koikilik Javi Martinezi eman dion kolpea ezerezean geratzea espero du. Halaber, jokalarien burua oraingoz larunbateko partidarengan ipinita dagoela esan du eta, era berean, jokalari guztiek nahi dutena partida guztiak jokatzea dela adierazi du.