Athletic Club

Peñen komunikatua

Peñen komunikatua

Athleticzaleok:Mezu honen bitartez Athleticzale guztiei dei egiten dizuegu, martxoaren 4an San Mamesen jokatuko den finalaurrekoan,…

Athleticzaleok:

Mezu honen bitartez Athleticzale guztiei dei egiten dizuegu, martxoaren 4an San Mamesen jokatuko den finalaurrekoan, hain zuzen ere Athletic eta Sevillaren arteko neurketan, gurekin batera ekintza hauetan parte har dezazuen.

1.- 18:00etan Moyuan dagoen Carlton hotelaren aurrean bilduko gara, jokalariei gure animoak emateko San Mamesera abiatu baino lehen.

2.- 19:00etan ordea, Areilza eta Pozas batzen dituen bidegurutzean batuko gara, San Mameserarte Kalejira bat egiteko asmoz, orain urte batzuk egiten zen legez. Honekin batera, San Mamesera arinago sartzeko deialdia ere egiten dugu, jokalariak beroketa lanak hasi baino lehen, fautbol zelaia zapaltzen duten momentutik gure berotasuna sentiarazteko.

Beste barik, martxoaren 4an ikusiko garen asmoarekin!!!

Aupa Athletic!!!

Sinatzaileak: Abertzale Sur, Agrupación de Peñas, Herri Norte Taldea eta Piratak.