Athletic Club

Hamazortzi jokalari deitu du Caparrosek

Hamazortzi jokalari deitu du Caparrosek

Joaquin Caparros Athletic Clubeko entrenatzaileak hamazortzi jokalari deitu du Sevilla FC taldearen aurkako Ligako partidari…

Joaquin Caparros Athletic Clubeko entrenatzaileak hamazortzi jokalari deitu du Sevilla FC taldearen aurkako Ligako partidari begira larunbatean, otsailaren 28an, 10:30ean Lezaman egin den lan saioaren ostean. Hona hemen guztiak: Iraizoz, Toquero, Ustaritz, Amorebieta, Garmendia, Gabilondo, Iñigo Velez, Armando, Susaeta, Iraola, Gurpegi, Ion Velez, Muñoz, Iturraspe, Etxeita, Adrien Goñi (41), Balenziaga eta Unai Medina (48).

Lehen taldean ez daude prest Ander Murillo, belaunean zartadura du eta, Joseba del Olmo kubituaren hausturarekin eta Joseba Etxeberria, bizkarrean minduta. Halaber Yestek partida bateko zigorra bete beharko du.

Sevilla FCk honako jokalari hauek ekarri ditu Bilbora: Palop, Javi Varas, Mosquera, Squillaci, Konko, Adriano, Fernando Navarro, Drago, Fazio, Maresca, Romaric, Renato, Duscher, Jesus Navas, Acosta, Capel, Perotti, Kanoute eta Jose Carlos.