Athletic Club

Orbaiz eta Etxeberria, prentsa aretoan

Orbaiz eta Etxeberria, prentsa aretoan

Pablo Orbaiz eta Joseba Etxeberria martxoaren 2ko protagonistak izan dira Lezamako prentsa aretoan. Bi egun…

Pablo Orbaiz eta Joseba Etxeberria martxoaren 2ko protagonistak izan dira Lezamako prentsa aretoan. Bi egun baino ez dira falta finalerdietako itzulekoa jokatzeko eta jokalarien hitzetan nabaria da norgehiagoka iristeko duten gogoa isladatzen da. Orbaizen iritziz partida gogo biziz espero dute: “Ilusioz beterik gaude eta erantzun egokia emango dugulakoan nago. Tentsio eta borroka handiko partida izango da”. Haren ustez lehen asmatzen duenak irabaziko du.

Joseba Etxeberriak ilusioari buruzko aipamen bera egin du. Aurrelariaren ustetan “partidaren bila jona behar dugu hasieratik. Jokoan zen dagoen jakin badakigu, primeran gainera, eta guztion artean lortuko dugu”.