Athletic Club

Ocio eta Toquero, prentsa aretoan

Ocio eta Toquero, prentsa aretoan

Aitor Ocio eta Gaizka Toquero izan dira martxoaren 12ko protagonistak Lezamako prentsa aretoan. Ociok bere…

Aitor Ocio eta Gaizka Toquero izan dira martxoaren 12ko protagonistak Lezamako prentsa aretoan. Ociok bere arazo fisikoak gainditu ditu eta larunbateko partidari begira Real Madril Championsetik at geratu izanak ez duela inolako zerikusirik esan du: “Bestelako partida da eta lan eskerga egin beharko dugu”. Puntu premia dauka dure taldeak eta Ligan bide onera itzuli behar. Giro berezia onerako espero duela dio eta etsaiaren handitasunak horretan ere laguntzen du.

Toqueroren aburuz, larunbatekoa lehia polita eta berezia izango da: “San Mames leporaino egongo da eta guretzat lagungarria izango da”. Arlo pertsonalean non dagoen dakiela esan du: “Dena polita izan da oso, baina lanean segitu behar dugu. Partida guztiak jokatu nahi ditut, baina horiek entrenatzailearen erabakiak dira”.