Orbaiz eta Koikili, prentsa aretoan
Pablo Orbaiz eta Koikili Lertxundi protagonistak izan dira Lezamako prentsa aretoan martxoaren 17an, asteartean. Erdilariren…
Pablo Orbaiz eta Koikili Lertxundi protagonistak izan dira Lezamako prentsa aretoan martxoaren 17an, asteartean. Erdilariren iritziz, “jokuaren hainbat atal hobetu behar dugu. Klase eta jakinduria erakutsi beharko genuke honelako partidatan” beti ere Real Madrilen aurkako partidaren haritik. Era berean, epailearen lana txarra izan zela onartu arren, garrantzitsuena hobetzea dela esan du.
Koikiliren aburuz, “haserre egon gara epailearen lana dela eta, baina egunak aurrera doaz eta gure burua Ligarengan ipini beharko. Vila-realeko partida irabazi behar dugu lehenbailehen behetik ateratzeko”.