

Nuestro Athletic, haurrentzako ipuina gaztelaniaz, aurkeztu dute gaur Lezaman. Fernando Garcia Macua Athletic Clubeko eta Josu Jon Imaz Petronorreko presidenteekin batera, Antton Irusta kontatzailea eta Enrique Morente marrazkilaria ere mintzatu dira. Bertan, Javi Martinez eta David Lopez jokalariak izan dira ekimenaren alde egiteko.
Joandako abenduan Durangoko Liburu azokan aurkeztu zen Athletic geuria euskaraz egindako jatorriaren gaztelaniazko bertsioa da Petronorrek babestutako argitalpen hau, eta 3.500 ale saldu dira dagoeneko.
Athleticen inguruko istorio originala da, Bizkaia osoarentzat Muskizetik kontatua. Bertako aitita batek Nerea ilobari Athleticen ehun urteko historia kontatzen dio. Pitxitxitik Joseba Etxeberriara, Zarra, Panizo eta Gainza, eta Gabarra ahaztu gabe.
Kontaketaren bitartez, Lezamako eta Somorrostroko Gazte Kirolaren futbol oinarriek protagonismoa hartzen dute, eta baita futbolean nesken sartze progresiboa ere, zelaitik kanpo zein barruan.
Baloreen gaineko liburua da. Esfortsuarena, irmotasunarena, kide izatearena, ilusioarena, inguru familiarrarena, eskolarena, zaletasunarena, adiskideena…
Gaztelaniazko lehen edizio honen 2.000 ale argitaratuko dira hasiera batean, eta salgai egongo da 13 €-tan (BEZ barne). Elkarrek egingo du merkataritza-banaketa ohiko bideen bitartez.



Zozketa: Balenziagaren kamiseta
Uncategorized @eu
Parte hartu Athletic Clubeko euskarazko Twitterreko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


Edukiera betea
Uncategorized @eu
EDUKIERA BETEA!


Harrobiko taldeen entrenamenduen hasiera
Uncategorized @eu
Athletic Clubeko gazte taldeen jardunera itzultzeari buruzko informazioa


Toulousen aurkako lagunartekoa irailaren 5ean
Uncategorized @eu
Ligako atsedena aprobetxatuz, Athletic Club talde frantziarraren aurka arituko da Baionako Didier Deschamps futbol zelaian irailaren 5ean


Ondo kostatako garaipenarekin amaitu da denboraldi-aurrea
Uncategorized @eu
Athleticek 1-2 mendean hartu du Iraolaren Mirandes taldea, Aduriz eta Nuñezen golei esker


Eibar jaigiroan “IV Gipuzkoa Zurigorri” festarekin
Uncategorized @eu
Athletic Clubek Gipuzkoa zehar dituen peña guztien kezka eta egoneziaren ondorioz sortutako ekimena da hau.


“Peñista Eguna”-k zuri-gorriz margotu du Sestao
Uncategorized @eu
Bizkaian urteko egunik beroena izan dugu gaur, baina oraindik ez dago argi tenperaturak jasan duen…


Jokalari ohiak Muskizen
Uncategorized @eu
Athletic Clubek 2 Real Sociedadek 1 (Amezaga, Joseba Agirre) Ugandesa honetan jokalari ohien taldeak S.J….


Gorka Guruzetari ebakuntza
Uncategorized @eu
Gorka Guruzeta: ebakuntza egin zaio gaur goizean eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua berreraikitzeko kirurgia egiteko….


Gaizka Larrazabal lehen taldeko jokalaria izango da
Uncategorized @eu
Gaizka Larrazabal Athletic Clubeko lehen taldeko jokalaria izango da hurrengo bi denboraldietarako.