Freestyle San Mamesen
Telefonicak eta Athletic Clubek futbol freestyleko munduko onenak ekarriko dituzte San Mamesera. Athletic Club eta…
Telefonicak eta Athletic Clubek futbol freestyleko munduko onenak ekarriko dituzte San Mamesera. Athletic Club eta Mallorcaren arteko partidaren atsedenaldian, freestyleko izarrek erakustaldia egingo dute San Mameseko erdigunean zaleei zuzenduta.
Freestylen ez dago aterik, ez etsairik, ez epailerik eta arautegia irudipenak, sormenak, trebetasunak, estiloak eta kontrolak markatzen dute. Baloia da protagonista bakarra. Erakustaldia egiteko Bilbora etorri direnak honako hauek dira: Iya Traore, freestyleko munduko txapelduna; Arnaud Sean Garnier, ‘Red Bull Street Style Kopa’ren irabazlea; eta Mathieu Leclair, frantziar Estatuko txapelduna.
Halaber, apirilaren 4an, goizez, eta Telefonicak www.soydelathletic.com web gunetik eskaintzen duen sariaren zati bat bezala, Lezamako instalazioetan irabazleentzako freestyleko ikastaroa egingo da aipaturiko izarren eskutik.