Athletic Club

Bingen Arostegi: ‘Lehen helburua bete dugu’

Bingen Arostegi: ‘Lehen helburua bete dugu’

Bingen Arostegi (Bermeo, 1969) Gazteen Ohorezko Mailaren talde zurigorriaren entrenatzailea da, bere multzoaren txapeldun berria,…

Bingen Arostegi (Bermeo, 1969) Gazteen Ohorezko Mailaren talde zurigorriaren entrenatzailea da, bere multzoaren txapeldun berria, alegia, eta hilabetea bete aurretik Txapeldunen Kopan hartuko du parte. Solas egin dugu berarekin bere iritziak ezagutzeko, jardunaldi bat falta denean Liga txapelketa irabazi duelako, Osasuna 5-1 mendean hartu ondoren.

– Zein izan da arrakastaren giltza?

Lehena, giza talde on bat osatu dugu. Asko egin dugu lan eta mutilen erantzuna ona izan da. Gain-gaineko lan dinamika egin dugu, intentsitate handiz egin dugu lan, eta, bide batez, oso pozik gaude. Lanak bere fruituak ematen ditu baina ez bakarrik aurtengo denboraldian, jokalari hauek ikaste prozesuan urte asko eman dutelako Lezaman.

– Beraz, aurtengo denboraldiko balorazioa guztiz positiboa da, ezta?

Oso positiboa da, bai, Liga irabaztea ez baita batere erraza izaten. Halaber, Baskoniara eta Bilbao Athleticera jokalariak igotzea lortu dugu. Txapeldunen Kopa irabaztearena beste kontua da oso talde indartsuei egingo diegulako aurre. Ikusmin handia dugu.

– Denboraldi hasieran honelako arrakastarik aurreikusi al zenuten?

Hasierako proiektu guztiak politak dira eta ilusioz aurre egiten diezu. Gainera, talde bakar batek irabazteko aukera dauka eta ez da erraza. Ikusmina zegoen eta Clubek ilusio handiak zituen taldearengan, eta azkenean lehen helburua lortzeko zortea izan dugu.

– Litekeena da jokalariek, harrobiko proiektuaren alderik garrantzitsuena direnek, alegia, neurri handi batez bilakaera izan dutela.

Bai, bilakaera handia izan dute. Bide onetik zetozen, egoera zailean jokatu dute beti bere maila erakutsiz, txapelketan ez ezik, Asturias, Galiza eta abarretan jokatu dutenetan ere. Orain aukera paregabea dute denboraldia borobiltzeko Txapeldunen Kopan, bere proiekzioari begira exijentzia maila altuagoa baita.

– Zure eginkizunaren ikuspegitik ikusita, etorkizunean lehen taldera igotzeko gai izango ote dira jokalari hauek?

Harrobiko taldea da Athletic, hortaz, gaitasuna beti hor dago. Behintzat, talde honetan egon badago, beste urteetan ikusi dudan bezala. Hala ere, lehen taldera igotzea zaila da oso, eta zenbait egoerek bere eragina dute. Plantila guztietan jokalarien proiekzioa ematen da. Gainera, jokalarien atzemate sailak oso gogor ari da lanean onenak gurean egon daitezen. Horregatik, gazte eta kadete mailako taldeak, batez ere, jokalari sorta on batzuez horniturik daude.

– Joaquin Caparros harrobiko jokalarien bilakaera gertutik jarraitzen du. Zere san dizu lortu berri den tituluaren gainean?

Osasunaren aurkako partida ikusten egon zelakoan nago. Gaur goizean hitz egin dugu elkar eta zorionak eman dizkit.

– Orain Txapeldunen Kopa da helburua.

Maiatzaren 3tik 10era bitartean jokatuko dugu. Aste bateko txapelketa da, eta zazpi multzoetan garaile suertatu direnen artean jokatzen da.

– Zer dakigu txapelketa honen inguruan?

Gutxi, egia esan. Duela urte gutxi hasi zen eratzen. Jakin badakigu talde guztiek jokalari onenak jarriko dituztela lehian, guztien nahia da jokatzea, eta irabaztea zaila izango dela argi dago, polita izango den arren.

– Edozelan ere, plantila honek mugarria jarri du dagoeneko.

Bai, badira urte asko gure multzoan irabazi ez duguna. Titulu hau ondo datorkigu exijentzia handiko neurketei aurre egitea ekarri duelako, jokalari atzerritarrez osatutako maila handiko aurkarien aurrean. Horrek gure mutilen proiekzioaren gorakada ekarriko du.

– Zein da Gazteen Ohorezko Mailaren taldeak dituen jokalarien etorkizuna epe laburrean?

Beno, zuzendaritza teknikoaren erabakia da hori. Faktore askoren menpe dago. Batzuetan, jokalaria kategoria jakin batean mantentzea ona da bertan joka dezan, gazteagoak diren ondoan bada ere, eta bide batez, bere jokoaren ezarpenari laguntzeko. Izan ere, goiko kategoria batean ez jokatzea baino aukera hobeagoa da. Baina, berriro diot, zuzendaritza teknikoak hartuko ditu eurentzat diren erabakirik egokienak.