Athletic Club

Sinadurak Bilboko Udaletxean

Sinadurak Bilboko Udaletxean

Apirilaren 21ean, asteartean, Fundación Athletic Club Fundazioak, Fernando Garcia Macua presidentearen eskutik, lankidetza akordioak adostu…

Apirilaren 21ean, asteartean, Fundación Athletic Club Fundazioak, Fernando Garcia Macua presidentearen eskutik, lankidetza akordioak adostu ditu Arriaga Antzokia eta Bilbaoarte Fundazioarekin (Bilboko Udaleko Kultur Zinegotzigoarenpean dauden erakundeak) kultura eta futbolaren zalegoen arteko harremana sendotzeko ekimenak bultzatzeko asmoz.

Sinadura ekitaldian Athletic Club eta Fundazioaren presidentea den Fernando Garcia Macua, Bilboko Udaleko Kultur zinegotzia Ibone Bengoetxea, Arriaga Antzokiko zuzendari orokorra den Jose Ignacio Malaina, Javier Riaño Bilbaoarte Fundazioaren presidentea eta Fundazioaren Jardueren arduraduna den Galder Reguera present egon dira.

Akordio bi hauekin jada bost dira kultur erakundeak Fundazioarekin harremana lotu dutenak helburu bakar batez, futbola eta beste kultur adierazpenak lotzea. Orain arte sinatu diren lankidetza akordiak Bizkaiko Ikastolen Elkartea, Bilboko Arte Ederretako Museoa eta Deustuko Unibertsitatea Aisiaren Institutuarekin izan dira.