Athletic Club

Euskara eta kirola

Euskara eta kirola

Athletic Club Fundazioak, Itzarrik, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Gurasoen Elkarteak (BIGE), gazteen artean euskara indartzeko…

Athletic Club Fundazioak, Itzarrik, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Gurasoen Elkarteak (BIGE), gazteen artean euskara indartzeko eta sustatzeko tailer ezberdinak martxan jarri dituzte.

Ekimen honekin, ikastetxeetan euskararen erabilera indartu nahi da, ez bakarrik irakaskuntzarekin zerikusia daukaten eremuetan, baizik eta ikasleentzat garrantzitsuak diren beste arloetan ere; kirola eta teknologia berrietan (Internet, sare sozial zibernetikoak, etab.).

Ana de Castro (Bilboko Udalaren Euskara zinegotzia), Ana Puente (BIGE-ren presidentea), Joxe Angel Iribar (Fundacion Athletic Club Fundazioren izenean) eta Koikili Lertxundi (Athletic Clubaren jokalaria eta Itzarriren zuzendaria), tailer ezberdinak aurkeztu zituzten apirilaren 28an.