Athletic Club

Kopako finalerako sarreren banaketa

Kopako finalerako sarreren banaketa

Galde ezazu sarrera zein egunetik har dezakezunAthletic Clubek jaso ditu EEFFren aldetik maiatzaren 13an Valentzian…

Galde ezazu sarrera zein egunetik har dezakezun


Athletic Clubek jaso ditu EEFFren aldetik maiatzaren 13an Valentzian jokatuko den Kopako finalerako sarrerak. Notario aurrean egin zen zozketaren ondorioz bazkideei dagozkien 14.800 sarrerak, 50 eta 140 euro bitartekoak, zozketaren kodea eta elkartutako erregistroen arabera eros daitezke.

Ahalik eta ilada gutxien egon dadin, bost zenbakiek hamar tartetan banatuko dira, 1.480 sarrera/tarteko 14.800 sarrera osatu arte. Inork ezin izango du haren sarrera hartu dagokion data baino lehen, baina bai ostean eta 2009ko maiatzaren 11ko 12:00ak baino lehen.

Txarteldegiak zabalik egongo dira 08:00etatik 22:00etara, etenik gabe, maiatzaren 1etatik 10era, biak barne, azken egun hau kenduta, salbuespen bezala sarrerak hartzeko bertaratuko diren bazkide ala euren ordezkari guztiak atendituak izan arte ez baitira txarteldegiak itxiko.

Halaber San Mameseko denda ofiziala ere zabalik egongo da honako data eta ordutegietan:
Maiatzaren 1etik 3ra (ostirala-igandea): 10:00-13:30 eta 16:00etatik 20:00etara.
Maiatzaren 4tik 10era (astelehena-igandea): 10:00etatik 20:00etara.

Sarrerak leihatiletatik jasotzeko honako betebehar hauek ezinbestekoak izango dira:
• Sarrerak jasotzen eta ordaintzen dituenaren jatorrizko nortasun agiria aurkeztea. Onuraduna ala beste pertsona bat izan daiteke.
• Onuradun bazkide eta elkartutako bazkideen jatorrizko txartelak eta jatorrizko nortasun agiriak edota fotokopia irakurgarriak aurkeztea.
•Sarrerak diruz ordaintzea jasotzeko unean.
•Ziurtagiri bat sinatzea zenbat sarrera eta zeintzuk diren onuradunen bazkide kodeak zehaztuz.

Sarrerak hartzeko ordena

Lehen zenbakia: 20.299 (2009ko maiatzak 1 eta 2 eta hurrengo egunetan)
•Tarte 1: 2009ko maiatzak 1: 20299tik 21236ra (1.482 sarrera).
•Tarte 2: 2009ko maiatzak 2: 21237tik 22190ra (1.480 sarrera).

Bigarren zenbakia: 04.842 (2009ko maiatzak 3 eta 4 eta hurrengo egunetan)
•Tarte 3 : 2009ko maiatzak 3: 04842tik 06114ra (1.481 sarrera).
•Tarte 4: 2009ko maiatzak 4: 06115tik 07437ra (1.479 sarrera).

Hirugarren zenbakia: 21.549 (2009ko maiatzak 5 eta 6 eta hurrengo egunetan)
•Tarte 5: 2009ko maiatzak: 22191tik 23218ra: ( 1.481 sarrera)
•Tarte 6: 2009ko maiatzak 6: 23219tik 24177ra: (1.480 sarrera)

Laugarren zenbakia: 22.496 (2009ko maiatzak 7 eta 8 eta hurrengo egunetan)
•Tarte 7: 2009ko maiatzak 7: 24178tik 25160ra (1.481 sarrera)
•Tarte 8: 2009ko maiatzak 8: 25161tik 25746ra eta 00001tik 00637ra: (1.482 sarrera)

Bosgarren zenbakia: 18.428 (2009ko maiatzak 9 eta 10)
•Tarte 9: 2009ko maiatzak 9: 18428tik 19408ra (1.480 sarrera)
•Tarte 10: 2009ko maiatzak 10: 19409tik 20298ra eta 00638tik 00717ra (1.474 sarrera)

2009ko maiatzaren 11an
2009ko maiatzaren 11an txarteldegiak irekitzeko epea 07:00etatik 12:00etara izango da, aurrez aurretik hartu ez diren sarrerak eskuratzeko aukera emateko. Txarteldegien itxiera ordu horretan ipini da EEFFren agindu zuzena denez gero.