Athletic Club

Opera guztion esku

Opera guztion esku

Athletic Clubek, Fundacion Athletic Club Fundazioaren bitartez, OLBEk Operaren Europar Eguna dela-eta antolatu duen ekitaldiarekin…

Athletic Clubek, Fundacion Athletic Club Fundazioaren bitartez, OLBEk Operaren Europar Eguna dela-eta antolatu duen ekitaldiarekin bat egiten du. Honen bitartez OLBEk gazteei gonbidatzen die bere lehenengo operaz gozatzera.

Betekizunak, 18 eta 26 urteen artean izatea eta orain arte opera saiorik ikusi gabe egotea dira. Hauek betetzen badituzu, OLBEk, maiatzaren 9an, Pavarottiri nazioarteko ospea eman zion Gaetano Donizettiren “La fille du régiment” opera ikustera gonbidatzen zaitu.

Gainera, saio hau ikusteko 30 gonbidapenak, Athletic Club eta Fundazioaren Gogaideentzat daude gordeta.

Betekizun hauek betetzen badituzu, OLBEren bulegoetara hurbil zaitezke apirilaren 29tik aurrera, (Jose Mª Olabarri Kalea 2 eta 4, Bilbo 94.435.51.00); 9.00etatik 14.00arte eta 15.00etatik 19.00ak arte. Bakarrik zure datu pertsonalak eman behar dituzu gonbidapena lortzeko, ez ahaztu zure Athletic Club Bazkide edo Athletic Club Fundazioaren Gogaide Txartela eramaten.