Athletic Club

Peñen Nazioarteko XXXVII Kongresua

Peñen Nazioarteko XXXVII Kongresua

Fernando Garcia Macua Athletic Clubeko presidenteak, Juanma Delgado batzakideak, Javier Ucha Kanpo Harremanetarako arduradunak eta…

Fernando Garcia Macua Athletic Clubeko presidenteak, Juanma Delgado batzakideak, Javier Ucha Kanpo Harremanetarako arduradunak eta Joxe Anjel Iribar, Koldo Agirre, Jose Mari Argoitia eta Xabier Aboitizek Athletic Clubeko ordezkaritza ofiziala osatuko dute Asociacion Amigos del Athletic El Salinero peñak Torreviejan (Alacant) antolatzen duen Athletic Clubeko Peñen Nazioarteko XXXVII. Kongresuan. Inaugurazioa gaur, apirilaren 30ean, ostegunean, izango da, 20.00etan.

TORREVIEJAKO PEÑEN BILTZARREKO JARDUEREN EGITARAUA

2009ko APIRILAREN 30a, OSTEGUNA
– 09:00etatik aurrera, biltzarrean parte hartuko duten peñei ongi etorria eta baimen-txartelen banaketa, “El Salinero” Athleticen Lagunak elkartearen egoitzan.
– Eguerdian, bazkaria, nork bere aldetik, auzoko jatetxeetan.
– 18:00etan, peñazaleen batzea Cabo Cervera hotelean.
– 19:00etan, harrera ekitaldia “Virgen de El Carmen” kultur etxean; bertan ongi etorria emango digute Torreviejako Udal Goreneko alkate den Pedro Hernández Mateo jaunak, agintariek eta Athleticen zuzendaritza-batzordeak, Fernando García macua presidentea buru dutela.
– Jarraian, Biltzarreko banderaren bedeinkazioa eta ohorezko aurreskua alkate txit prestuari.
– Horren ostean, ongi etorriko luncha “Cabo Cervera” hoteleko lorategietan eta jaialdia goizaldeko ordu biak arte.
*Oharra: autobus bat jarriko da hotelean ostatu hartuko ez duten peñazaleak eramateko.

2009ko MAIATZAREN 1a, OSTIRALA

– 09:00etan, peñazaleen batzea hotelean, Torreviejako gatzagak ikustera joateko. Ondoren, Itsasoaren Museoa eta hiriko lekurik enblematikoenak ikustera joango gara.
– 11:00etan, kirol medikuntzaren gaineko hitzaldia Torreviejako San Jaime USP ospitalean, Miguel Gutiérrez, selekzioko fisioterapeutaren eskutik.
– 14:00etan, bazkaria “La Ruidera” jatetxean.
– 17:00etan, bisitaldia itsas pasealekura, Torreviejako kasinora eta portura.
– 18:30ean, peñazaleen batzea udal antzokira joateko “Hodar” musika-taldearen habanerak entzutera.
– 22:00etan, afaria “La Ruidera” jatetxean.
– Afal ostean, peñazale guztien batzea hotelera bueltatzeko. Han jaialdi eder bat izango da, musika eta guzti. Parrandazaleenentzat, berriz, festa handi bat “Buda” pubean, musika eta oparien zozketa artean, gorputzak gehiago ezin duela esan arte.
Oharra: ordu bietan, autobus batek gainontzeko peñazaleak euren egoitzara eramango ditu.

2009ko MAIATZAREN 2a, LARUNBATA

– 09:00etan, biltzarkideen batzea hotelean, Musikaren Jauregian ospatuko den lanaldira joateko (Unión Torrevejense kalean). Lanaldiaren barruan Athletic Cluben Peñen Nazioarteko Federazioaren urteko bilera eta Clubaren ordezkarien hitzaldia egingo dira.
– 10:00etan, gainontzeko peñazaleen batzea kostaldean zehar itsazontziz ibilaldi bat egiteko eta “Delfín” urpekontzia eta “Albatros” patruilaria ikustera joateko.
– Jarraian, La Inmaculada elizara bisitaldia eta hiriko dendak ikusteko aukera (dendetan beherapenak egingo dizkiete baimen-txartela aurkezten dutenei). 13:30ean, aurrez adostutako lekuren batean batuko gara.
– 14:00etan, bazkaria “La Ruidera” jatetxean.
– Bazkal ostean, mus arin txapelketa eta Athleticen irrintzi leihaketa.
– 18:30ean, hotelera itzulera autobusez, atseden hartzeko eta final handirako apaintzeko.
– 21:00etan, berriro ere peñazaleen batzea “La Ruidera” jatetxean egingo den amaierako afarira joateko. Bertan, opariak trukatzeaz gain, Biltzarrari amaiera emango zaio.

Peñen Nazioarteko Federazioaren bileraren gai-zerrenda

Apirilaren 30a eta maiatzaren 2a bitartean Alacanteko Torrevieja udalerrian ospatuko den Athletic Cluben Peñen XXXVII. Biltzarraren barruan, Peñen Nazioarteko Federazioaren urteko ohiko bilera burutuko da.

Maiatzaren 2an, goizean, Torreviejako Musikaren Jauregian ospatuko den bileraren gai-zerrenda honako hau da:

1. Roquetasen burututako lanaldiko aktaren irakurketa eta, hala balegokio, onartzea.
2. Federazioaren finantza egoera eta kontu egoera.
3. Koordinakundeak indarrean dagoen araudiak ezarritakoaren arabera proposatu duen estatutuen aldaketa onartzea, hala balegokio.
4. Federazioaren eta Athletic Cluben arteko bileren eta adostutako akordioen gaineko txostena.
5. Erabakitzeke dagoen gaia: 2010eko Biltzarra antolatuko duen peñaren hautaketa.
6. 2011ko Biltzarra antolatuko duen peñaren hautaketa.
7. 2008/2009 denboraldiko jokalaririk erregularrenaren hautaketa.
8. Emakumezkoen lehen taldeko jokalaririk erregularrenari trofeoa ezartzeko proposamena.
9. Galde-eskeak.