Athletic Club

Athletic Clubeko espedizioa Xixonen dago

Athletic Clubeko espedizioa Xixonen dago

Athletic Clubeko espedizioa Xixonen dago maiatzaren 3an,igandean, Sportingen aurka Ligako partida jokatzeko. Zurigorriak, Sandra Aurtenetxe…

Athletic Clubeko espedizioa Xixonen dago maiatzaren 3an,igandean, Sportingen aurka Ligako partida jokatzeko. Zurigorriak, Sandra Aurtenetxe eta Carlos del Campo batzakideak buru zirela, 16:30ean autobudez abiatu dira Lezamatik. Hiru ordu beranduago Trip Rey Pelayo Hotelera heldu dira, hainbat zale zain zeudela.

Ostean Javi Martinez eta Ion Velez jokalariek autografoak sinatu dituzte bertaratu diren zaleei. Halaber, batzuk 20:00etan bertan ez zeudenez, jantokitik irten dira batez ere umeen nahiak asetzeko.
Afaria 21:00etan izan dute Real Madril eta Bartzelonaren arteko partida ikusten ari ziren bitartean eta jada euren logeletan daude.