Athletic Club

Crocs, prentsaurrekoa

Crocs, prentsaurrekoa

Maiatzaren 7an, eguerdiko 12:30etan San Mameseko prentsa aretoan, Athletic Clubek eta Crocs oinetako enpresak sinatu…

Maiatzaren 7an, eguerdiko 12:30etan San Mameseko prentsa aretoan, Athletic Clubek eta Crocs oinetako enpresak sinatu berri duten akordioa aurkeztu dute.

Crocs™ bere lizentzia-merkatua hedatzen ari da eta, oraingo honetan, kirol mundura jauzi egin du. Hedapen horren barruan Athletic Clubekin akordio bat sinatu berri du eta, horri esker, Crocs™ markak taldearen ezkutua zein koloreak erakutsi ahal izango ditu bere modeloetako batean. CAYMAN modelo klasikoa hautatu dute horretarako eta oina eusteko uhalean jarriko dizkiote klubaren bereizgarriak.

Horrez gain, markak Jibbtz-sail bat ere merkaturatuko du talde zurigorriaren ezkutu eta anagramen irudiekin. Era horretan, zaleek jokalarienak bezalako oinetakoak jantzi ahal izango dituzte.

Croslite™ material paregabeari esker, diseinu originala eta erosotasuna uztartzen dituzten oinetakoez gozatzeko aukera izango dute denek.

Athletic Clubekin sinatutako akordioaz gain, Crocs™k baditu jada lizentziak Arsenal, Bayern Munich, PSV Eindhoven eta Liverpool taldeekin ere.

Athletic Club Cayman oinetakoak eskuragarri daude 21etik 47ra bitarteko neurria duten ume zein helduentzat, eta Errege Kopako finala baino lehen jarriko dira salgai saltokirik hurbilenetan eta Athletic Cluben dendetan.

“Bihotza zurigorria baduzu, baita zure Crocs™ oinetakoak ere”

Crocs-i buruz
Crocs gizonezkoentzako, emakumezkoentzako eta umeentzako oinetakoen diseinatzaile, fabrikatzaile eta txikizkaria da, eta Crocs™ markapean lan egiten du. Crocs™ markako oinetako guztiek gainontzeko oinetakoetatik bereizten dituen ezaugarri bat dute: Crocsen jabetzapekoa den Croslite™ zelula itxiko erretxina, hain zuzen ere. Material horrek berrikuntza nabarmena ekarri du oinetakoen mundura, eta oinetako zeharo bereziak egiteko aukera ematen dio Crocsi: leunak, erosoak, arinak, gainaldean oina eustekoa dutenak, markarik uzten ez duten zoladunak eta usain txarra saihesten dutenak. Elementu horiei guztiei esker, Crocs™ oinetakoak ezin hobeak dira bai sport jantzita joateko, bai lanean erabiltzeko, bai eta aisialdirako ere: hala nola ontzi-bidaietarako, txangoetarako, ostalaritzarako, osasungintzarako zein lorezaintzarako. Erretxina horren erabilera anitzari esker itzelezko arrakasta lortu du Crocsek bere produktuak era guztietako kontsumitzaileen artean saltzeko orduan.
Crocs oinetakoak 100 herriladetan daude salgai eta estilo zein kolore ugari daude aukeratzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, www.crocspain.com web gunean sar zaitezke.