Athletic Club

Athletic Clubeko espedizioa La Calderonan

Athletic Clubeko espedizioa La Calderonan

Athletic Clubeko espedizioa La Calderonan dago Kopako finala prestatzeko. Zurigorriak 17:00ak baino lehenago irten dira…

Athletic Clubeko espedizioa La Calderonan dago Kopako finala prestatzeko. Zurigorriak 17:00ak baino lehenago irten dira Bilboko aireportutik, ehundaka zaleen azken bultzada jaso eta gero, Valentzian ikusiko denaren aurrerapena azken finean.

Espedizioa, Fernando Garcia Macua presidentea eta Emilio Prieto, Sandra Aurtenetxe eta Carlos del Campo batzakideak buru zirela 17:35ean heldu da Valentziara eta hor ere hainbat zale zain zeuden eta baita ere kazetariak Toquero,Koikili, Orbaiz, Amorebieta eta David Lopezen hitzak entzuteko.

Ostean La Calderonarantz abiatu dira eta jada euren logeletan daude 21:00etarako prest dagoen afaria heldu arte.