Athletic Club

Oilo ipurdi

Oilo ipurdi

Oiloipurdi izan da eguneko hitza, San Mamesen, autobusean, telebista aurrean, lagunak zein senitartekoak agurtzean, aireporturako…

Oiloipurdi izan da eguneko hitza, San Mamesen, autobusean, telebista aurrean, lagunak zein senitartekoak agurtzean, aireporturako bidean. Gosari ederra eguzkipean milaka pertsonentzat atzoko garaipenaren ostean.

Halaz ere Loiun sentitu dugunaren ostean, himnoa eta guztiz eta jende orok jokalariak besarkatzeko, musukatzeko eta ikutzeko aukeraren ostean segurtasun kontrolak bere diktadura ezarri duen arte, zaila iruditzen zaigu animaliak oiloipurdiaren esannahia.

Azken finean irabazi ala galdu, finala irabazita daukagu jada eta baten batek gaur falta zaigun bakarra gabarrara igotzea zela zioen. Eta eztabaida tartean, hegazkineko eskilaretan gaude, azken ordu beteko isiltasuna arraroa egiten zaigu, euria ari du eta urarekin segitzeko azken omenaldia suhaltzaileek egin digute, ur arkua eraikiz Valentziarantz hegan baino lehen.