Athletic Club

Lan saioa La Gravan

Lan saioa La Gravan

Athletic Clubeko lehen taldeak Kopako finalari begira azkenaurreko lan saioa egin du Masia La Gravako…

Athletic Clubeko lehen taldeak Kopako finalari begira azkenaurreko lan saioa egin du Masia La Gravako furbol zelaian, El Puig herrian. Goizeko 10:30etatik aurrera izan da, lan fisiko eta taktikoa uztartuz eta inolako arazorik gabe. Entrenamendua ateak itxita izan da eta hainbat zale zein kazetari kanpotik ikusi behar izan dute. Taldeak 13:45ean du bazkaria eta arratsaldez gimnasioan egingo du lan 18:00etatik aurrera.