Athletic Club

Lan saioa Mestallan

Lan saioa Mestallan

Athletic Clubek Kopa aurretiko bere azken lan saioa egin du gaur Mestallan, 19:30etatik aurrera. Entrenamendua…

Athletic Clubek Kopa aurretiko bere azken lan saioa egin du gaur Mestallan, 19:30etatik aurrera. Entrenamendua ikusteko ikusmin handia sortu da hedabideen artean eta arauzko ordu laurdena pasa eta gero, ateak itxita burutu da, Bartzelonaren aurkako lehiari begira azken ikutuak emoteko.

Ostean Joaquin Caparros entrenatzaileak eta Joseba Etxeberria kapitainak prentsaurrekoa eskaini dute Mestallan bertan, Valentziara finala irabaztera etorri garela behin eta berriz azpimarratuz. Deialdia ez da iragarri.

Sarreran eta irteeran zale zurigorrien lehendabiziko animoak heldu dira.