Athletic Club

Maiatzaren 12ko goiza La Calderonan

Maiatzaren 12ko goiza La Calderonan

Athletic Clubeko lehen taldeak ariketa batzuk egin ditu La Calderonako soropilean 11:00etatik aurrera eta ostean…

Athletic Clubeko lehen taldeak ariketa batzuk egin ditu La Calderonako soropilean 11:00etatik aurrera eta ostean bertako spa eta gimnasioan aritu dira. Bazkaria 13:30ean izango da eta arratsaldez Mestallara abiatuko dira azken lan saioa egiteko. Ostean, prentsaurrekoa eskainiko dute Joaquin Caparros entrenatzaileak eta Joseba Etxeberria kapitainak.

Bestalde, goizez Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoak La Calderonako Kirolariaren Sendatze Nazioarteko Zentroa bisitatu du. Josean Lekue, Zerbitzu Medikoen arduraduna; Bernardo Requena, indarrerako prestatzailea eta Paco Angulo, lehen taldeko sendagilea, eliteko kirolarientzat prestaturik dagoena bisitatu dute.

Paul Dorochenko, zuzendaria, gimnasioa, non KSNZren fisioterapeutak azken egunotan Francisco Sandaza (Dundee United) Antonio Reina atleta eta Alex Geijo (Levante UD) tratatu duten.

Athletic Clubeko rodezkariek interesa agertu dute magnetoterapia eta clinic-master (mikrokorronteak) ezagutzeko. Halaber Activa Conceptarekin Paul Dorochenkoren bideoz grabaturiko saio bat ikusi ahal izan zuten (birprogramazio neuronala sendatu berri duten kirolarientzat edota eguneroko jardunean ekintza batzuk hobetzeko). Zuzenean FP3 laserarren ahalmenaren froga ikusi dute eta baita ere gihar lesioak sendatzeko balizko aplikazioak.